Kontzertuak kargatzen

« Kontzertuak guztiak

Txuma Murugarren

18 apirila|8:00 pm-10:30 pm

Txuma Murugarrenek ez du aurkezpen handien beharrik dagoeneko, bere ibilbideari 90ko hamarkadan eman zion  hasiera Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezela eta 2000tik aurrera, bakarlari moduan. Oraingoan, grabaketa batetan gauzatu du Nick Cave-rekiko maitasuna. Australiarraren hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe euskarara ekarri ditu. Bertan, aspalditik hainbat grabaketa edota zuzenekotan konfiantza osoko lagun izan dituen Rafa Aceves (pianoa), Miguel Ramirez (gitarra, baxua) eta Natxo Beltrán (Bateria) bere Bad Seeds partikularrak bilakatu arazi ditu. Haien tonu irmo eta kutsu zinematografikoa maisuki harrapatuz eta  dotorezia ezin handiagoz jantzitako bertsio zintzo, adeitsu eta era berean guztiz pertsonal eta bihotz ukigarriak eskaini dizkigute.

GAUTEGIA diskoa zuzenean

NOCTURAMA (Nick Cave) diskoaren kantuak

TXUMA MURUGARREN  – ahotsa, gitarra

RAFA ACEVES  –  pianoa

NATXO BELTRÁN  –  bateria

MIGUEL RAMIREZ – bajo, gitarra

Xehetasunak

Data:
18 apirila
Ordua:
8:00 pm-10:30 pm

Egoitza

Amorebieta, Zelaieta
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com