Hitz Gatibuak

10 

 Entzun: Izpi beltz batek

2010.
urtean Ordizian osatu, emanaldi ugari eskaini, 2016an aurreneko diskoa, “Gu
Geu
“, plazaratu eta Hondarribiko eta Tolosako Bluesaldietan parte
hartu eta gero, euskaraz abestutako Bluesaren erreferentzia bihurtu da  azken urteetan StarBlues taldea Jon Barrerosen (ahotsa eta gitarra)
konposizioei esker. Taldean aldaketa batzuk egin ondoren, Urko Ruiz de Apodakaren lekua hartu du Mikel Atxegak baxuan, Yon
Labayen
dugu piano eta hammondean, Fermin
Etxeberria
baterian eta, ohi denez, Fredi
Pelaez
en kolaborazioa ekoizpen lanetan, Beasaingo Pottoko estudioetan
egindako grabazio eta moldaketetan.

 

 “Hitz Gatibuak”
lanak aurreko lanaren koherentzia bera du, berezko nortasuna duen banda baten
emana da, azken urte hauetan bereganatutako heldutasunak eta abantailak eskaintzen
duten balio erantsiarekin batera. Konposizio lan sakonaren emaitza izaki,
hamabi konpasen bidean zehar murgiltzen da bilduma hau, Rockaren eragin handien
pean baina hasierako “Intro” edo sarreran finkatutako perspektibatik
urrundu gabe, Funk ukitu agerikoekin,
“Hitz Gatibuak” gaian Jazz eta
Bluesetik gertuago dauden lurraldeetara iristeko. Hain zuzen ere gai horrexek
ematen dio izena diskoari, gipuzkoarrek antzeko beste musika batzuekin bat
egiteko duten asmoa agerian utzirik; izan ere, agerian uzten dute “Zerua
Ukituz” gaian Swing hertsienera
egokitzeko eta “Kolore Galduak” abestiaren bidez Jazzera itzultzeko
eta shuffle moldean bidaiatzeko duten
gaitasuna, Barrerosen gitarraren eskutik Texasko doinuekin aberasturik. Era
berean, azpimarratzekoa da Yon Labayenek bere hammond organoarekin “Killer
Hammond” gaian eskaintzen duen lan aparta. Minorretan ondutako denbora erdiaren ortodoxiaren eta
Barrerosek berak proposatzen digun doinuaren emaitza da “Nortzuk dira”, eta
jarraian aurkezten digute “Nada más que Blues” hiri shufflea, gaztelaniaren eta
ingelesaren bide erdian.  Mikel Atxegak
bere baxuarekin, Fermin Etxeberriak bere bateriarekin eta Yon Labayenek bere
hammond organoarekin, betiere Jimmy Smith gogoan hartuta, Soul/Funka biziberritzen dute “Otsoarekin solasean”
gaian. “Zure jabe” lanak ezinbesteko boogie dosia dakarkigu, Jonen
gitarrak ingelesez abestutako gai bakarrari, bide ematen dion bitartean, Funk
ukituekin, “A little big day”. Diskoari amaiera emateko, “Izpi beltz batek”
gaia aurkezten digute, Jazz/Rock
ukituarekin eta halako kutsu latinoekin.

Disko mota: CD
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com